[itzul] ejecución dineraria
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Or, Ira 3, 09:09:51, CEST 2004
"ejecución dineraria" hori "ejecución de sentencia/de derecho...
dineraria/o" izango da, seguru asko.
Beraz, agian, hortik-edo jo liteke:
diru-aginduak/diru-eskubideak... betearaztea (ordainaraztea?), Familia
arloan.
ordain(tze)(ko)/kobra(tze)(ko) aginduak (epaiak) (eskubideak) betearaztea,
Familia arloan
Joserra Beloki
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Enviado por: Para: itzul a bildua postaria..com
itzul-bounces a bildua posta cc:
ria.com Asunto: [itzul] ejecución dineraria
02/09/04 13.33
Por favor, responda
a ItzuL
Kaixo. Oraingoan kontu tekniko batekin natorkizue.
Epaitegietako "ejecución dineraria en materia de Familia" itzuli behar dugu
(ikastaro baten izenburua omen da) eta zalantzak ditugu nola. Lehendabizi,
zer den azaltzen saiatuko natzaizue:
Epaitegietan egiten den prozedura bat da, hain zuzen, exekutatzeko titulua
duzularik (sententzia edo epaia, notarioren eskritura batzuk...), titulu
edo agiri hori betearazteko jarraitzen dituzun izapide multzoa.
Kontua da mailegua har genezakeela eta 'diru-exekuzioak,
Familia arloan' itzuli. Legelari batek ulertuko lukeelakoan gaude,
gaztelaniazko kontzeptua ezagutzen baitu, baina bestelako pertsona
batentzat arraro samarra egingo zaiola uste dugu. Beste proposamen bat
badugu, nahiz eta itzulpen libreagoa izan: "diru-eskariak exekutatzea,
Familia arloan" edo "diru-eskariak betearaztea, Familia arloan". Eduki
aldetik ondo dagoela uste dugu, baina ez gaude ziur libreegia ote den
itzulpena, termino tekniko bat izanik.
Zer deritzozue?. Eskerrik asko. Zelai
(See attached file: header.htm)
(See attached file: header.htm)
(See attached file: header.htm)
(See attached file: header.htm)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/67213c6e/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/67213c6e/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/67213c6e/attachment-0002.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/67213c6e/attachment-0003.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago