RE: [itzul] ejecución dineraria
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Or, Ira 3, 09:52:29, CEST 2004
Eskerrik asko ,lehendabizim hain gai teknikoan zuen iritzia eta
proposamenak luzatzeagatik
Jonen proposamena dela eta, alabaina, gauza bat kontuan hartzea komeni dela
uste dut: kontzeptu hori bi ikuspuntutik euskaratu daitekeela eta zeri
lehentasuna eman, hor dagoela koska. Edo horrela uste dut nik, behintzat
a) 'ejecución dineraria' ikuspuntu tekniko batetik ikusita nik
prozedura bat dela esango nuke. Prozedura Zibileko legeak titulu oso bat du
exekuzio mota hau arautzeko.
Prozeduraren ezaugarri bezala honako hauek aipa daitezke: epaileak martxan
ipiniko du prozedura hori baldin eta auzi -eskatzailearen eskaerak baldintza
batzuk betetzen baditu: titulu exekutibo bat izan behar du (zerbait
betearazteko agintzen duten titulu bat) eta titulu horrek agindu behar du,
gainera, diru kopuru zehatz bat edo zehazteko posiblea den bat norbaiti
ematea. Beraz, prozedura horretan titulu exekutiboa oinarrizko kontzeptua
da.
Beste datu bat: badira legean beste exekuzio mota batzuk, izan ere,
"ejecución dineraria" "ejecución forzosa"ren mota bat da. " Ejecución
forzosa" Euskaltermen horrela agertzen da: 'nahitaezko exekuzio' edo
'nahitaezko betearazpen'.
Horrenbestez, ejecución dineraria itzultzeko kontuan hartu behar dira beste
exekuzio edo betearazpen mota horiek: norbaiti dirua ordaintzea xede dutenak
lirateke "ejecución dineraria" , baina beste batzuk beste gauza batzuk
agintzen dute: zerbait egitea batzuk, beste batzuk, aldiz, zerbait ez egitea
edo zerbait egitea debekatzea...
Bukatzeko azalpena: Titulu exekutiboak ez dira bakarrik epaileen sententziak
edo epaiak, baizik eta arbitrajean arbitroek emandako laudoak ere titulu
exekutiboak dira, notarioek egindako eskritura batzuk ere titulu exekutibo
izan daitezke, e.a.
b) Herritarrentzat, ordea, zer da "ejecución dineraria": ? Nik esango
nuke -asko esatea izango da agian- herritarrarentzat goiko azalpeneko datu
horiek guztiak sobran daudela, berari interesatzen zaiona dirua kobratzea
da. Horretarako badaki epaitegira jo beharko duela, beraz herritarrak
ulertzeko moduko itzulpen bat egin nahi izanez gero beharbada
interesgarriagoa litzateke "diru-eskariaren" ildotik jotzea.
Aurreko guztia kontuan izanda, dirutu aditza erabiltzearen
proposamena, ez dakit nola kokatu: zer, ordea, dirutu? Sententzia dirutu?
Izatekotan sententziak agindutakoa izango litzateke, eta luzeegia iruditzen
zait kontzeptu bat itzultzeko. Gainera, esan dugunaren arabera, titulu
exekutiboak ez dira bakarrik sententzia edo epaiak.
Joserraren proposamenari buruz: diru-aginduaren aukera gustatu
zait, izan ere, titulu famatu hori agindu bezala itzuli daiteke. Halaber,
goragoko beste exekuzio mota horiek itzultzeko bidea zabal dezakeela uste
dut ( ez-egite aginduak betearaztea, egite-aginduak betearaztea...).
Horrela geratuko litzateke ikastaroaren izenburua, beraz:
"diru-aginduak betearaztea, Familia arloan"
Beste aukerarik? Zelai
-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: viernes, 03 de septiembre de 2004 8:48
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] ejecución dineraria
"...titulu edo agiri hori betearazteko jarraitzen dituzun izapide..."
Titulu edo agiri hori dirutu egiten da, beraz, dirutzea.
Jon
-----Mensaje original-----
De: z-nikolas a bildua ej-gv.es [mailto:z-nikolas a bildua ej-gv.es]
Enviado el: jueves, 02 de septiembre de 2004 13:33
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] ejecución dineraria
Kaixo. Oraingoan kontu tekniko batekin natorkizue.
Epaitegietako "ejecución dineraria en materia de Familia" itzuli behar dugu
(ikastaro baten izenburua omen da) eta zalantzak ditugu nola. Lehendabizi,
zer den azaltzen saiatuko natzaizue:
Epaitegietan egiten den prozedura bat da, hain zuzen, exekutatzeko titulua
duzularik (sententzia edo epaia, notarioren eskritura batzuk...), titulu edo
agiri hori betearazteko jarraitzen dituzun izapide multzoa.
Kontua da mailegua har genezakeela eta 'diru-exekuzioak, Familia
arloan' itzuli. Legelari batek ulertuko lukeelakoan gaude, gaztelaniazko
kontzeptua ezagutzen baitu, baina bestelako pertsona batentzat arraro
samarra egingo zaiola uste dugu. Beste proposamen bat badugu, nahiz eta
itzulpen libreagoa izan: "diru-eskariak exekutatzea, Familia arloan" edo
"diru-eskariak betearaztea, Familia arloan". Eduki aldetik ondo dagoela uste
dugu, baina ez gaude ziur libreegia ote den itzulpena, termino tekniko bat
izanik.
Zer deritzozue?. Eskerrik asko. Zelai
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0002.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0003.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0004.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0005.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0006.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0007.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0008.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0009.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0010.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0011.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0012.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0013.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/76d53eeb/attachment-0014.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago