RE: [itzul] ejecución dineraria (egikaritu/betearazi)
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ira 3, 13:35:35, CEST 2004
Zigor Kodean 'egikaritzea' erabili da kasu hauetan:
Eskubidea(k), zaintza, guraso-ahala, tutoretza eta familia-harrera
egikaritzea. Gaztelaniaz, "ejercicio".
Baina "ejercicio" guztiak ez dira "egikaritzea" Zigor Kodean: (-an) aritzea,
betetzea, erabiltzea eta gauzatzea ere bai, ekitaldia ("ekonomia-ekitaldia")
aparte utzita.
Hauek ere "ejercicio" dira gaztelaniaz:
Karguan, enpleguan, industrian, merkataritzan, ogibidean eta lanbidean
aritzea.
Funtzioak betetzea.
Agintaritza eta eskumena erabiltzea.
Egintzak, jarduerak eta iritzia gauzatzea.
Eta 'betearazpena' hauetan (beti ere, "ejecución" gaztelaniaz):
Neurrien eta zigorren betearazpena.
Jon
P.S.: Asierrek, "Horren berri izan nahi duenak ikasi egin beharko du". Bat
nator, baina... ze hizkuntzatan?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/5509bae9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago