RE: [itzul] ejecución dineraria
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Or, Ira 3, 14:17:00, CEST 2004
Asierrekin ados nago behintzat gauza batetan: gaia hobeto aztertu beharko
genukeela bere osotasunean eta horren arabera dagokionak (gaian adituak eta
euskaran adituak direnak) erabaki bat hartu. (Bada horrelako talde bat edo
Justizia Sailean horrelako terminoen inguruan eztabaidatzen duena.
Eztabaidak agian modu zabalago batean antola zezaketen, hala ere)
Hala ere, gauza bat (eta ez dut astuna izan nahi) Asierrek esandako gauza
baten inguruan ("ejecución ez da betearaztea"). Zuk erreklamazio mota bat
dela diozu. Horretarako RAEren definizioa hartzen duzu abiapuntutzat eta han
'reclamación' dela dionez, erreklamazioari ematen diozu garrantzia exekuzioa
erreklamazio mota bat dela esateko. Nik, aldiz, uste dut prozedura baten
izena dela . Nireari heltzeko arrazoia hemen duzu: zuk aipatutako prozedura
zibileko lege horrek, hain zuzen, prozedurak arautzen ditu eta 'ejecución
dineraria', hain zuzen, horietako bat da. Gainera zuk sartutako liburu
horren inguruko azalpenetan argi esaten du: 'regulación del proceso de
ejecución dineraria'. Agian oker nabil, baina nik horrela uste dut.
Legeak araututako prozedura batek (izapide multzo batek, jardunbide batek)
zor bat erreklamatzeko balio lezake eta hauxe da adibiderik onena. Zor
guztiak, nolanahi ere, ez dira diruzkoak. Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian
ere horrela agertzen da zor hitzaren esanahia: norbaiti ordaindu edo itzuli
behar zaion gauza, dirua bereziki. Definizio horrek onartzen du, beraz, ez
dela beti dirua izan behar itzuli beharrekoa. Diruzkoak ez diren zor horiek
erreklamatzeko beste prozedura bat egongo da legean eta beste izen bat eman
beharko zaio horri ere.
Betearaztea ez da erreklamatzea: Erreklamatzea auzi-eskatzaileak hasieratik
egiten du auzi-eskea edo demanda auzitegietan aurkezten duenetik, baina,
prozedura zibileko legeak ez dizu utziko 'ejecución dinerariaren'
prozedurari ekin, aurretik ez baduzu zorra onartzen duen agiririk
(sententzia, laudoa...) (lehen aipatutako agindua) eta agiri hori lortzeko
beste prozedura batzuei jarraitu behar izan diezu lehendabizi, hau da,
ejecución dineraria ez diren beste batzuk. Hala eta guztiz ere, prozedura
horietan guztietan erreklamatzen ari zara.
Beraz, berriz ere, itzultzeko orduan zeri garrantzia eman prozedurari ala
dirua eskatzeari edo erreklamatzeari. Nik uste, kasu honetan behintzat,
lehenengoari.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/9007918e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago