RE: [itzul] ejecución dineraria

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Or, Ira 3, 13:32:57, CEST 2004


Karlosen erantzunak berriro eraman nau hasierako zalantzara:

	'ejecución dineraria' auzitegietako prozedura bat dela kontuan
hartuta, zeri garrantzia eman prozedurari berari eta horretan garrantzia
duen 'titulu ejecutivo' horri. (Hori eduki ezean, ezin baitzaio prozedurari
hasiera eman) ala prozedurari horrenbeste erreparatu gabe, bere xedeari
garrantzia eman, hau da, zorra ordainarazteari.

	Prozedurari erreparatuz gero, diru-agindua betearazteari ondo
deritzot

	Prozeduraren xedeari lehentasuna emanez gero: ordainaraztearen
bidetik jo daitekeela uzte dut eta ikastaroaren izenburua honela geratuko
litzateke: zorrak ordainaraztea familia arloan.

	Orain arteko mezuetan ez dakit esan dizuedan ikastaroa epaileei
zuzenduta dagoela, beraz, zuzenbidean adituei, eta beharbada horregatik
izango da, baina uste dut lehenengo bidetik jotzea hobetsiko dudala.
Arrazoia: adituei zuzenduta dagoenez, eta prozedurari buruzko ikastaroa
denez 'titulo ejecutivo' edo betearazteko aginduari garrantzi berezia emango
diote, esan bezala, oinarrizko baldintza baita hori izatea prozedurari
ekiteko.

	Asierren mezua jaso dut hau idazten nengoela, baina  mezu hau ez
luzatzearren bereari erantzuteari ekingo diot oraintxe. Beraz, orain arte.
	

-----Mensaje original-----
De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org] 
Enviado el: viernes, 03 de septiembre de 2004 12:20
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] ejecución dineraria






a) Itzultzaileok terminologia bera baino, fraseologia sortzen izan dugu,
edo, besterik ezean, mailegura jotzen.

b) _Ejecución_ horri dagokionez, jardunbidearen amaiera ez ote da ordaindu
beharra bera gauzatzea, hau da, ordainaraztea?

Gaia agortzeko asmo barik: hirigintzan _ejecutar las obras_  kontratistari
eragitea izaten da. Eta informatikan, sarritan, prozedura edo programatxoa
abiarazteko agintzea.





Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/8455cb7b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago