ER: ER: [itzul] sentía que debía ser
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ira 8, 13:08:21, CEST 2004
Nik neuk, badaezpada, jatorrizkotik hurbilenekoa aukeratuko nuke. Besteak
beste, ez zait zilegi iruditzen "izan zitekeen" horren arrazoi edo mailak
debalde esplizitatzea, ez eta "sentitzea" eta "uste izatea" berdintzea,
zerebralagoa baita, nabarmen, bigarrena. Ñabardurak dira, noski, baina
horrexen zientzia da literatura: ñabardurena.
"Ez zen izan zitekeen idazlea, baizik eta izan behar zuela sentitzen zuen
idazlea".
Gehienez ere, amarrutxoren bat bilatuko nuke "ez zen izan" uler ez dadin.
Tarteki bat asmatzea, esaterako, baina testuingurua falta da horretarako:
"Ez zen, ez horixe / bada...., izan zitekeen idazlea, baizik eta izan behar
zuela sentitzen zuen idazlea"
(Edarazkoan, "él" ortopediko bat dago, "yo" ulertu ez dadin subjektutzat,
adizki berak baitira bi pertsonetakoak: euskaraz sobran dago noski).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Josemari Navascués
Bidalia: Asteazkena, 2004.eko irailak 8 12:46
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] sentía que debía ser
...ez zen gaitasunaren arabera izan zitekeen idazlea, sentimenduen arabera
izan behar zuela uste zuen idazlea baizik
----- Original Message -----
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 08, 2004 12:39 PM
Subject: Re: ER: [itzul] sentía que debía ser
>
>
>
>
>
>
> Sentir aditzak gaztelaniaz dituen adieretatik, honako hau _uste_
> modaletik oso gertu dago:
>
> irakurri uste dut
> maite uste dut
>
> Ez dakit, bada, bide horretatik jota: "...izan behar _uste_ zuena"
>
>
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040908/f5d56831/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago