Re: ER: [itzul] sentía que debía ser
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ost, Ira 8, 13:35:48, CEST 2004
Nire uste apalean, podría hori galdegaia da, hau da, poder aditzaren forma, eta ez ser aditzaren potentziala. Beraz, euskaraz (eta niretzat horixe da, hain zuzen ere, edozein aditzi dagokion ahaleraren eta ahal aditzaren arteko desberdintasuna) ahal aditzaren esanahia nolabait sartu egin behar zela iruditu zait, eta horregatik erantsi diot gaitasun terminoa testuari. Agian arrazoi duzu, eta "traduttore traditore" leloari arrazoi ematen dio, baina, hala ere, ahal aditza (niretzat galdegaia) sartu beharra dago nolabait, zeren, bestela, "izan zitekeen" hutsaz "ser" aditzaren potentziala besterik ez baitugu itzultzen.
Helburua konponbidea bilatzea denez, esandakoaren arabera, ea zer moduz honako hau:
... "ez zen izan ahal zitekeen idazlea, izan behar zuela sentitzen zuen idazlea baizik".
----- Original Message -----
From: Juan Garzia Garmendia
To: ItzuL
Sent: Wednesday, September 08, 2004 1:08 PM
Subject: ER: ER: [itzul] sentía que debía ser
Nik neuk, badaezpada, jatorrizkotik hurbilenekoa aukeratuko nuke. Besteak beste, ez zait zilegi iruditzen "izan zitekeen" horren arrazoi edo mailak debalde esplizitatzea, ez eta "sentitzea" eta "uste izatea" berdintzea, zerebralagoa baita, nabarmen, bigarrena. Ñabardurak dira, noski, baina horrexen zientzia da literatura: ñabardurena.
"Ez zen izan zitekeen idazlea, baizik eta izan behar zuela sentitzen zuen idazlea".
Gehienez ere, amarrutxoren bat bilatuko nuke "ez zen izan" uler ez dadin. Tarteki bat asmatzea, esaterako, baina testuingurua falta da horretarako:
"Ez zen, ez horixe / bada...., izan zitekeen idazlea, baizik eta izan behar zuela sentitzen zuen idazlea"
(Edarazkoan, "él" ortopediko bat dago, "yo" ulertu ez dadin subjektutzat, adizki berak baitira bi pertsonetakoak: euskaraz sobran dago noski).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Josemari Navascués
Bidalia: Asteazkena, 2004.eko irailak 8 12:46
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] sentía que debía ser
...ez zen gaitasunaren arabera izan zitekeen idazlea, sentimenduen arabera izan behar zuela uste zuen idazlea baizik
----- Original Message -----
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 08, 2004 12:39 PM
Subject: Re: ER: [itzul] sentía que debía ser
>
>
>
>
>
>
> Sentir aditzak gaztelaniaz dituen adieretatik, honako hau _uste_
> modaletik oso gertu dago:
>
> irakurri uste dut
> maite uste dut
>
> Ez dakit, bada, bide horretatik jota: "...izan behar _uste_ zuena"
>
>
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040908/4c2964f1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago