[itzul] Esaldi bat gazteleraz

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Ira 17, 12:11:50, CEST 2004


Esaldi hau daukat gazteleraz jartzeko, eta zalantza batzuk sortu zaizkit:

Harreman handia izan zuten berarekin (A), bereziki Urliak (B) (gogoratu 
1972an berari (A) esker argitaratu zituela bere (B) lehenengo lanak eta 
(A) hil aurreko urtean Handikedohemendik bidalitako gutun hartan Ak 
egiten dizkion (Bri) laudorioak).

Itzulpen gordin hau egin dut:

Tuvieron mucha relación con él, especialmente Fulano (B) (recuérdese que 
en 1972 publicó sus primeros trabajos gracias a Mengano (A), y que un 
año antes de su muerte aquél le dedicó grandes elogios en una carta 
enviada desde Nosedónde.

Zalantzak:

- «berari esker» iruditzen zait «gracias a Mengano» jarri beharra 
dagoela, «gracias a aquél» ongi ulertzeko arazoak egon daitezkeelakoan; 
izan ere, Menganoren izena aurreko esaldian ageri da, urrun.

- «su muerte» nahasgarri izan daiteke, A edo B hil ote den ilun 
gelditzen baita.

- berdin «le dedicó», nork nori.

Inori otutzen zaio beste molderik, nahasgarri diren pasarte horiek 
argiago uzteko?

Mila esker aurrez.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago