[itzul] Futboleko kategoriak

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Ira 17, 13:38:28, CEST 2004


Futboleko kategoriakKirol kategoriez  orain dala   5 urte agertu zan  galdera  eta erantzunak be  bai.  
http://groups.yahoo.com/group/itzul/message/1073  (galderak hemen).
(erantzunak)
http://groups.yahoo.com/group/itzul/message/1112
http://groups.yahoo.com/group/itzul/message/1114

Ia  baliozkoa jatzun
Gerora be  agertu zan antzeko  galdera,  beste  kirol baterako.

Garikoitz. 

----- Original Message ----- 
  From: Sergio Azkarate 
  To: Itzul 
  Sent: Friday, September 17, 2004 11:00 AM
  Subject: [itzul] Futboleko kategoriak


  Egun on.

  Futbolean hainbat maila daude, eta horiek guztiak euskaraz izendatu behar ditugu.

  Niri, beheko zerrenda hori igorri didate. Eta jakin nahi nuke ea norbaitek baduen horren gaineko zerrenda osatu bat.

  Horren harira, zer iruditzen zaizue ondorengo zerrenda? Horrela erabiltzen dituzue guztiak ala baten bat gaizki izendatuta dago? Letra larriaren eta letra xehearen erabilera egokia iruditzen zaizue? Laburrago izenda daitezke?



  01. Lehenengo maila.
  02. Bigarren maila.
  03. Bigarren B maila. (Lau multzo daude estatuan).
  04. Hirugarren maila. (18 multzo daude estatuan).
  05. Preferente maila / Preferentea. 
  06. Lehenengo erregional maila / Lehenengo erregionala (???).
  07. Bigarren erregional maila / Bigarren erregionala (???).
  08. Gazte mailako ohorezko maila (Division de honor jubenil).
  09. Estatuko gazte maila (Liga nacional jubenil).
  10. Euskadiko gazte maila (Liga Vasca).
  11. Ohorezko mailako gazteak. (Jubenil de honor).
  12. Lehenengo mailako gazteak (Primera jubenil).
  13. Bigarren mailako gazteak (segunda jubenil).
  14. Kadete mailako ohorezko dibisioa (Division de honor cadete).
  15. Euskadiko kadete maila (Liga Vasca cadete).
  16. Ohorezko mailako kadeteak (Cadete de honor).
  17. Lehenengo mailako kadeteak (Primera cadete).
  18. Bigarren mailako kadeteak (Segunda cadete).  
  19. Ohorezko infantilak (Infantil de honor).
  20. Lehenengo mailako infantilak (Primera infantil).



  Sergio



  GOIENA 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040917/a2e4a7ae/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago