[itzul] Catarro eta resfriado

Xan xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
Or, Ira 24, 17:49:54, CEST 2004


Rey Escalera, Fernando (Traductor BON)(e)k dio:

> Bidez batez, esan nahi nuke "marranta", zenbait hiztegitan "resfriado" 
> esateko bigarren adiera gisa agertuagatik (hala izanen da), modu 
> desegokian zabaltzen ari dela, "euskaldunagoa" delakoan katarroa 
> baino, maileguaren beldurrez. Nik hitza aditu dudan toki guztietan 
> "marranta" ez da katarroa, baizik eta ahotsik gabe gelditzea, "afonia" 
> baizik, eta "marrantatu" ahotsik gabe gelditu, eta ez "katarroa 
> harrapatu". Baina izugarri zabaltzen ari da "katarroa" esateko, gaizki 
> nire ustez.
> Baliteke bestelako erabilerak izatea, baina...

nire ustez marranta eta mafrundi bereizten dira ; ikus ere Lhandek zer dion:
marranta: rhume de poitrine, enrouement
mafrundi: rhume de cerveau
Lafittek ere berdin dio.
Bestalde hoztu ere egiten gara, hortik: hoztura, hotzaldia, hotz-harzea, 
errefria.
Xan



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago