[itzul] Catarro eta resfriado
Rey Escalera, Fernando (Traductor BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Or, Ira 24, 08:42:24, CEST 2004
"Resfriado" goiko arnasbideetako katarroa da, arrazoia zein-nahi dela
ere (birikoa, mistoa edo alergikoa). Sintomak: burutik beheitikoa (hau
da sudurretiko jario akutua), hotzikara eta ez-ongia.
"Catarro" mukosaren inflamazioa da (jarioa ematen duena), eta batez ere
buruko eta zintzurreko arnasbideetako inflamazioa.
Beraz, bien arteko aldea ez da, kontzeptuan, hain handia.
Berez gauza desberdinak badira ere (bata sintoma multzo bat, eta bestea
erreakzio baten deskripzioa), nahasita dabiltza erabilera arruntean.
Euskaraz nola esan beste kontu bat da, nahiz eta lotua dagoen.
Nire erabileran hala da:
- burutik beheitikoa/beherakoa ("resfriado", eta jarioa).
- katarroa (catarro).
UZEI:
- resfriado: hoztura, marranta, hotzeri
- catarro: katarro, mafrundi.
Bidez batez, esan nahi nuke "marranta", zenbait hiztegitan "resfriado"
esateko bigarren adiera gisa agertuagatik (hala izanen da), modu
desegokian zabaltzen ari dela, "euskaldunagoa" delakoan katarroa baino,
maileguaren beldurrez. Nik hitza aditu dudan toki guztietan "marranta"
ez da katarroa, baizik eta ahotsik gabe gelditzea, "afonia" baizik, eta
"marrantatu" ahotsik gabe gelditu, eta ez "katarroa harrapatu". Baina
izugarri zabaltzen ari da "katarroa" esateko, gaizki nire ustez.
Baliteke bestelako erabilerak izatea, baina...
Fernando Rey.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040924/aa52a4ac/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago