[itzul] koadro/karratu

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 29, 09:34:25, CEST 2004


Sarrera horretan ez dago Ipar. markatuta baina sarrera bera badago
markatuta, hau da, metro karratuk metro koadrok ez daukan makulu bat dauka
(metro karratu 'metro koadro'). Hona hemen makuluaren azalpena Hiztegi
Batuaren sarreratik hartua:

 

(...). Orobat erabili ditugu komatxoak hainbat hitzen esanahia argitzeko eta
bide batez hitz erabiliago bat aipatzeko: esaterako, "betortz 'letagina'"
ematen dugunean, betortz hitza argitu nahi diogu ezagutzen ez duenari, eta
bide batez adierazi betortz baino erabilera zabalagokoa -eta hortaz,
egokiagoa askotan- dela.

 

Argi dagoela uste dut. Eta erreferentziak eta testu-liburuak apurka-apurka
aldatzen hastea komeni.

 

Bestalde, haurrek ikastolan (ez dakit tabua den esatea, hain arazo larria ia
inork ez du aipatzen eta) ikasten duten euskara bada erabili behar duguna,
dardara batean nago. Goierrin eta Lea-Artibain ez da arazorik egongo baina
eremu erdaldunean, Bilbon eta inguruetan, ikaragarria da. Eta ez euren
artekoa bakarrik, irakasleek irakasten dietena ere (vade retro, orain bai
mina bat zapaldu dudala) nola-halakoa da kasu batzuetan (leungarri bat).
Itzulen bertan komentatu nuen iaz, ikastetxe horietako batean matematikan
ikasten dutena (irakasten zaiena).

 

Jon Agirre

Bizkaia

 

-----Mensaje original-----
De: Giltza-Iņigo Roque [mailto:iroque a bildua edebe.net] 




metro


   metro karratu 'metro koadroa'
   metro koadro
   metro kubiko
   metro kubo


 


Zientzia-testuetan, egia esanda, ez da metro koadro larregirik ikusten (ia
bat ere ez), eta gaur egun erreferentziatzat ditugun eskuliburuetan (besteak
beste, Zientzia eta teknikarako euskara liburuan) metro karratu forma da
nagusi, nabarmen izan ere.   

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040929/0bb4f6d9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago