[itzul] koadro/karratu

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Ira 29, 09:50:21, CEST 2004






>dardara batean nago

Lasai egon, Jon, psikolinguistikak erakusten duenez, umeen barne gramatika
gauza da arau zuzenak inferitzeko input mota batzuk txarrak izanda ere.
Edozelan ere, input guztiak, egun, gure euskal herriotan ez dira halako
txarrak izango, ez?  Eta, bestalde, mudantza garaiotan, hau da,
euskalduntzea zabalduz eta estandarizazioa hedatuz doazen garai hauetan,
kalitatearen kezka normala da, baina ez da, seguru asko, kontuan izan
beharreko alderdi nagusia, letrazko lanbideotan dihardugunoi hala begitandu
arren. Kuban adibidez, nagusiek  ume gormutuei irakatsitako  keinu
hizkuntza "estandarrari" gutxi iritzita, neska-mutikoek beren keinu hizkera
asmatu zutren, zituzten benetako komunikazio (olgeta) beharrei
erantzutekoa.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago