[itzul] Autoen inguruko terminologia
    Patxi Petrirena 
    altxupere a bildua euskalerria.org
       
    Al, Api  4, 11:24:39, CEST 2005
    
    
  
Aupa. Nik pare bati buruz esango dut zerbait, lehenbiziko biei buruz hain
zuzen.
>servicio post-venta                
Euskaltermen behin ageri da, 'salmenta ondoko zerbitzu' ematen duela ordain
(eta Googlen bilatuta 168 aldiz ageri da 'salmenta ondoko'). Nik neuk,
nolanahi ere, oso aintzat hartuko nuke 'saldu ondoko zerbitzu' ere,
berezkoagoa iruditzen baitzait (Googlen bilatuta 20 aldiz ageri da 'saldu
ondoko').
>vehiculos de ocasion            
Euskaltermen 'okasioko auto', baina Googlek ez du bat bera ere aurkitzen.
Hainbat aldiz ageri da 'bigarren eskuko auto', eta behin ere ez 'aukerako
auto' (baina bai 'aukerako liburu', adibidez). 
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago