[itzul] egitamua
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Api 5, 13:55:44, CEST 2005
Begira, nire iritzi guztiz pertsonala emango dizut:
Nik ez dakit "egitamu" hitzaren esanahien artean "plano urbano"rena dagoen
ala ez. Zalantzan jartzen dut, baina ez naiz, dena den, horretan sartuko.
Baina esan dezakedan gutxiena da oso-oso, baina oso, arraroa litzaidakeela
norbaiti tankera honetako zerbait entzutea: "Aste Santuan Londresera noa eta
hiriaren egitamu bat erosi behar dut".
Bestetik, ausartzen naiz esatera euskaldunon % 99,99k kasu horretan "plano"
esango genukeela.
Bestetik, Euskaltermek eta Elhuyar eta 3000 hiztegiek kasu horretarako
proposatzen duten hitza "plano" da.
Hori horrela, zertara dator "egitamu" erabiltzea? Euskarazko testuen
komunikagarritasunaren mesedetan al da? Mesedez!!! Horrela, beste kasu
batzuetan bezala, lortzen dena da jendeak gaztelaniazko testua irakurtzea.
Xabier Aristegieta
----- Original Message -----
From: "Ayuntamiento Gordexola" <euskarazerbitzua a bildua gordexola.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, April 05, 2005 10:57 AM
Subject: [itzul] egitamua
Gordexolako Udalak udalerriko planoa eta kaletegia prestatzeko eskatu zion
Bilboko enpresa bati. Enpresa horrek "Egitamua eta Kaletegia/Plano y
Callejero" bikotea erabili du. Ba al daki inork "Egitamu" hitza "planoa"
adierazteko erabil daitekeen?
Eskerrik asko.
Itziar.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago