[itzul] egitamua

Ayuntamiento Gordexola euskarazerbitzua a bildua gordexola.net
Ost, Api 6, 09:51:41, CEST 2005


Nik neuk ere ez nuke inoiz "egitamu" erabiliko "plano" adierazteko, baina
zuon iritzia jakin nahi nuen. Kontua da inori galdetu barik holantxe
argitaratu dutela eta orain zuzendu ala ez (banan-banan "plano" guztiei
pegatina jarrita) erabaki behar dugula.

Itziar.
----- Original Message -----
From: "Xabier Aristegieta" <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, April 05, 2005 1:55 PM
Subject: Re: [itzul] egitamua


> Begira, nire iritzi guztiz pertsonala emango dizut:
>
> Nik ez dakit "egitamu" hitzaren esanahien artean "plano urbano"rena dagoen
> ala ez. Zalantzan jartzen dut, baina ez naiz, dena den, horretan sartuko.
>
> Baina esan dezakedan gutxiena da oso-oso, baina oso, arraroa litzaidakeela
> norbaiti tankera honetako zerbait entzutea: "Aste Santuan Londresera noa
eta
> hiriaren egitamu bat erosi behar dut".
>
> Bestetik, ausartzen naiz esatera euskaldunon % 99,99k kasu horretan
"plano"
> esango genukeela.
>
> Bestetik, Euskaltermek eta Elhuyar eta 3000 hiztegiek kasu horretarako
> proposatzen duten hitza "plano" da.
>
> Hori horrela, zertara dator "egitamu" erabiltzea? Euskarazko testuen
> komunikagarritasunaren mesedetan al da? Mesedez!!! Horrela, beste kasu
> batzuetan bezala, lortzen dena da jendeak gaztelaniazko testua irakurtzea.
>
> Xabier Aristegieta
> ----- Original Message -----
> From: "Ayuntamiento Gordexola" <euskarazerbitzua a bildua gordexola.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, April 05, 2005 10:57 AM
> Subject: [itzul] egitamua
>
>
> Gordexolako Udalak udalerriko planoa eta kaletegia prestatzeko eskatu zion
> Bilboko enpresa bati. Enpresa horrek "Egitamua eta Kaletegia/Plano y
> Callejero" bikotea erabili du. Ba al daki inork "Egitamu" hitza "planoa"
> adierazteko erabil daitekeen?
>
> Eskerrik asko.
>
> Itziar.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago