[itzul] Antologiarako
    inaki irazabalbeitia 
    ixi a bildua elhuyar.com
       
    Ost, Api  6, 01:16:58, CEST 2005
    
    
  
Lehengo larunbatean Gaintzako (Gipuzkoako) jatetxe batean izan ginen 
bazkaritan. Kartan, arrainen artean, honako hau zegoen: 'sudurrautsa'. 
'Hara' pentsatu nuen 'Itxita, bihar eta berandu' kasuaren beste adibide 
bat. Segituan ohartu nintzen, ordea, konplikatuagoa zela auzia, 
gaztelaniazkoan 'rapé' jartzen baitzuen. Ezin egoitzi itzultzaileari 
hobena, nahiz eta testu-inguruari erreperatatuta… Beste kontu bat da 
lerro batzuk beherago, okelen artean, azpizuna zer den ez zekien 
hiztegigilearen 'solomotxoa' agertzen zela eta hori bai ez dela 
barkatzeko hain erraza.
Hori bai, zerbitzariak euskaraz zein gaztelaniaz 'rapé' esaten zuen. 
Hortik etorriko akatsa?
inaki
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago