[itzul] Lehentasuna... -en aldean?
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
As, Api 5, 15:39:16, CEST 2005
Eskerrik asko erantzunengatik. Ordainetan, hona hemen
Ereduzko Prosa Gaur-en ageri diren aukerak ('lehentasuna' bilatuta
ateratzen direnak bildu ditut).
- Sistema sozialistan, beraz, interes kolektiboek lehentasuna dute banakoen
interesen GAINETIK. (Iñaki Heras, Txanponaren bi aldeak).
- Berarentzat da nire lehentasuna zuen aurretik eta zuen
iturburu izan ziren gorputz ororen AURRETIK. (San Agustin, Hainbat idazlan,
Imanol Unzurrunzaga).
- batzuen ALDEAN besteei arrazionalki lehentasuna ematen diet (San Agustin,
Hainbat idazlan, Imanol Unzurrunzaga).
- gizonak lehentasuna eman zion emaztearen nahiari
Jaungoikoaren ordenaren AURRETIK (San Agustin, Hainbat idazlan, Imanol
Unzurrunzaga).
- Mendebaldeko literaturari literatura pertsiar eta
sanskritoaren GAINETIK lehentasuna emateko britainiar politikak eragin
handia izan zuen hinduen kultur historian. (A.J. Toynbee, Historiaren
azterketa II,
Iñaki Mendiguren)
- Gizonak norbanakoaren GAINETIK duen lehentasuna argitu eta betikotzea
hartu du bere eginkizun bakartzat Humanismoak. (Antoine Saint-Exupéry,
Gerrako pilotu, Josu Zabaleta)
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago