[itzul] Eremu eta esparru

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Api 7, 10:40:32, CEST 2005


>esango didazue mesedez eremu eta esparru hitzaren arteko
>ezberdintasuna zein den, nahastuta nabil eta...

Ez dut uste oso nahastuta zabiltzanik... Gehienoi antzera gertatzen zaigula
esango nuke: ez ditugula erraz bereizten.

Esanahiaren parte handi batean bat datozela esango nuke nik. Izatekotan
ere, 'esparru' hitzak eremua nola edo hala itxita, zedarrituta, mugatuta
dagoela iradokitzen du. Plazido Muxikaren hiztegiko definizioetan, askotan
ageri da halako elementu bat: redil / aprisco vallado / cerco / recinto
interior / acotamiento / coto / terreno acotado...

Nire irudipena.

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago