ER: [itzul] Eremu eta esparru

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Api 7, 10:53:44, CEST 2005


Hala dirudi, bai, etimologia eta guzti: (h)es(i) + barru (ikus "esola").
"Eremu" mailegu zaharrak ere bere historia dakar berekin, erdarazko
"yermo"ren kide baita izatez (ikus "eremita").

Hala ere, irudizko zentzuan, ez dirudi alde handirik dagoenik, berez,
"esparru", "eremu", "alor/arlo" eta "sail"en artean, konbentzioz ematen
diegun espezializazioa ez bada:

Kultura Saila
jakintza-arloa
ikerkuntzaren eremua/arloa/esparrua


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Petrirena
Bidalia: osteguna, 2005.eko apirilak 7 10:41
Nora: Izaskun Salsidua; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Eremu eta esparru


>esango didazue mesedez eremu eta esparru hitzaren arteko
>ezberdintasuna zein den, nahastuta nabil eta...

Ez dut uste oso nahastuta zabiltzanik... Gehienoi antzera gertatzen zaigula
esango nuke: ez ditugula erraz bereizten.

Esanahiaren parte handi batean bat datozela esango nuke nik. Izatekotan
ere, 'esparru' hitzak eremua nola edo hala itxita, zedarrituta, mugatuta
dagoela iradokitzen du. Plazido Muxikaren hiztegiko definizioetan, askotan
ageri da halako elementu bat: redil / aprisco vallado / cerco / recinto
interior / acotamiento / coto / terreno acotado...

Nire irudipena.

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago