Azken aldian askotan ikusi dut esapide hori, eta susmoa daukat ez ote den erdarazko _entre julio y septiembre_ esapidearen kalkoa. Zuek erabiltzen duzue? Ez al da naturalagoa, euskaraz, _uztailetik irailera_ edo ezkutatzen zaidan beste ñabarduraren bat eransten dio beste horrek? Mila esker, aldez aurretik.