ER: [itzul] Uztaila eta iraila bitartean
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Api 8, 15:47:34, CEST 2005
"Uztailetik irailera bitartean" beharko luke, nik uste, testuinguruak
epe-adiera argitzen ez badu: "uztailetik irailera zabalduko da epea".
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: aua a bildua ivap.es
Bidalia: ostirala, 2005.eko apirilak 8 14:52
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Uztaila eta iraila bitartean
Azken aldian askotan ikusi dut esapide hori, eta susmoa daukat ez ote den
erdarazko _entre julio y septiembre_ esapidearen kalkoa. Zuek erabiltzen
duzue? Ez al da naturalagoa, euskaraz, _uztailetik irailera_ edo ezkutatzen
zaidan beste ñabarduraren bat eransten dio beste horrek?
Mila esker, aldez aurretik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago