[itzul] Uztaila eta iraila bitartean

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Or, Api 8, 16:54:34, CEST 2005


Ados gaudela uste dut, baina agian ñabardura bat oharkabean pasatzen ari
zaigu. Anttonek bildutako adibide horietan guztietan, honela ageri da
egitura:

   A-tik B-ra bitartean (batean, A-tik B bitartean)

Juanek ere halaxe eman du (behar denerako): 

   Uztzailetik irailera bitartean.

Galderan, berriz, 'A eta B bitartean' dugu. Niri ez dit belarriko minik
ematen, aitortzen dut (eta ez zait justifikaezina iruditzen teorian ere),
baina datuen argitan 'A-tik B-ra bitartean' esatea dirudi egokiena.

Tokizkoetan ere gauza bera gertatzen dela dirudi. Hona hemen Euskal
Hiztegiko adibide pare bat:

   - Bergaratik Osintxura bitartean, hantxe zegoen Etxaguren baserria.
   - Kaitik ontzirainoko bitartean. 

Bestalde, interesgarria iruditzen zait BITARTE bera ere horrela erabiltzen
dela ikustea. Adibide hauek dakartza Euskal Hiztegiak:

   - Debatik hasi eta etxera bitarte. (Euskal Hiztegia)
   - Gela honetatik atera bitarte. (Euskal Hiztegia)
   - Seiak bitarte. (Euskal Hiztegia)

Eta ikus Ereduzko Prosa Gaur-en bildutako hau:

   - Normalean, hasieran ez bada, San Lorentzo eta Abuztuko Ama Birjina
bitarte horretan, badaki berotzen eta erretzen ere. (Pello Zabala,
Naturaren mintzoa).

Hain zuzen, 'A eta B bitarte horretan'... 

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago