ER: [itzul] Uztaila eta iraila bitartean

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Api 8, 17:04:07, CEST 2005


Bada, adibide apurrok ondo irakurri baditut, "uztaila(ren) eta irailaren
bitartean" litzateke tradiziozkoagoa, ezta?

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER
Bidalia: ostirala, 2005.eko apirilak 8 16:44
Nora: 'agurrutxaga a bildua elhuyar.com'; 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Uztaila eta iraila bitartean



	Orotarikoan honela dator (adibide apur batzuk baino ez ditut
aukeratu):

BITARTEAN
a) (Temporal): [...] sintagma nominal en caso absoluto, alatibo o genitivo
(-ren o -ko).

	Aratostiak eta Paskuen bitartean, Garizuma. (Toribio Etxebarria).

b) (No temporal): [...] sintagma nominal en alativo, absoluto o genitivo
(-ren y -ko).

	Ezkonduak, erdi bi egiņak bezala daude Jainkoaren eta munduaren
bitartean. (Ubillos)

	Erriya eta Loiola bitartean dagon Olazko Ama Birjiņaren pareko
tokiya. (Jose Ignacio Arana)

	Niretzat, beraz, <<uztaila eta iraila bitartean>> ondo dago.

	Beste kontu bat da, <<...-tik ...-ra bitartean>> egitura askoz ere
gehiago erabili izan dela; askoz eta askoz ere gehiago.

Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago