[itzul] Uztaila eta iraila bitartean

Bittor Hidalgo v.hidalgo a bildua euskalnet.net
Lar, Api 9, 10:48:55, CEST 2005


Nik larunbatez irakurri ditut mezuak eta aitzakia eman didate gogoratzeko 2003ko irailean eta azaroan zerrenda honetan jada aipatutako zenbait kontu. Patxi Petrirenak jasotako adibidea OROTARIKOTIK:

o Aratostiak eta Paskuen bitartean, Garizuma. (Toribio Etxebarria).

Adibide bat gehiago halako elkarteetan lehen osagaia absolutiboan emana ikusten dena (are pluralean kasu honetan bezala) eta bigarrena genitiboan, EGLU-Vek pluralerako gaitzesten duen jokabidea (45-6 or.), nahiz Mitxelena beraren adibidea aipatu Toribio Etxeberriarenaren antzekoa (hori bai, singularrean).

Nolanahi, gehiago harritu nau eztabaida berak. Juan Gartziak ere lasai asko baitio Patxiri erantzunez: "Bada, adibide apurrok ondo irakurri baditut, "uztaila(ren) eta irailaren bitartean" litzateke tradiziozkoagoa, ezta?" Eta ondoko mezu batean argitzen duen: "Esan nahi nuen absolutibo/genitibozko moldean dirudiela tradiziozkoagoa bigarrenean bederen genitiboa daramanak". Bigarrenean bederen genitiboa, eta lehenean, diot nik, izen multzo determinatu gabea (oro har onartua uste dut), edota ere izen sintagma determinatua absolutibo singular (EGLUk zirrikitu bat bederen irekitzen diona), edo pluralean (EGLUk guztiz gaitzesten duena, Toribio Etxeberria eta besteren kontrara).

Hemen ondoren gogoratzen ditut, inork ikusi nahi baditu EGLU-IVrem gaitzespenak:

Ondo izan

Bittor

EGLU-IV (1994) 45-6 (-EN ARTEAN posposizioa): "Azken urteetan baina, asko hedatzen ari zaizkigu (193)ko adibideen antzekoak: (193)
a. Gobernua eta konfederakuntzaren arteko elkarrizketak (gaitzetsi gabea)
b. *Gurasoak eta ikastolen arteko bilerak (gaitzetsia)
c. *Nobelak eta pelikulen arteko borrokan nobelak omen dira galtzaile (gaitzetsia)
d. Zinea eta bideoaren arteko konpetentzia latza (gaitzetsi gabea)

"Adibide hauei dagokienez, literaturan oso urriak direla ohartarazi behar da
batetik. URRI HORIEN ARTEAN DUGU HONAKO MITXELENAREN HAU:
(194) Barrenean bi gizonen borroka latza somazen degu: BIHOTZ EUSKALDUNA eta
BURU ERDALDUNAREN ARTEKO borroka amaigabea. / Nolabahi ere, erabiltzekotan (193a) eta (193d) DIRA
ONARGARRI GERTATZEN DIREN BAKARRAK, hots, lehen juntagaiaren ondarkia
singularrekoa dutenak; inola ere ez (193b) eta (193c), horietan lehen
juntagaiak pluraleko ondarkia baitu."

---------------------------------------------
Bittor Hidalgo Eizagirre /Victor/
k/ Intxaurrondo, 54, 4. A
20015 Donostia (Euskal Herria)
(Espainia gainezarpenez)
Tfnoa eta faxa: 943-273748 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago