Re: ER: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día

Izaskun Salsidua izaskun.salsidua a bildua gmail.com
Ost, Api 13, 10:00:03, CEST 2005


Aupa,
bai nik azkenean "eguneko 45 euroraino" aukeratu nuen...gehienbat
beste esaldi bat ´Máximo 600 euros por artículo´ bazegoelako eta hau
artikuluko 600 euro gehienez itzuli bainuen....
Eskerrik asko
Izaskun


On 4/13/05, Juan Garzia Garmendia <svrinsjg a bildua sv.ehu.es> wrote:
> Eta, horretaz gainera, nola irakurri behar litzateke hori?:
> 
> 45 ¤/egun arte
> 
> Uste dut bete-betean aplikagarria dela hor EIMAk ortotipografiarizko
> txostenean abiaduren adierazpenari buruz jaso duena. Honatx:
> 
> "Honela irakurri behar dira abiaduraren kontuak:
> <Zenbat> galderari dagokionean (hots, absolutiboan), 6 m/s irakurtzeko,
> bietara esan daiteke: "segundoko sei metro" nahiz "sei metro segundoko".
> Berdin-berdin jokatuko da km/h sinboloarekin: 100 km/h "orduko ehun
> kilometro" nahiz "ehun kilometro orduko".
> Neurri-izen horiek deklinabide-atzizkia daramatenean, ordea, ez dago
> irakurketaren ordena aldatzeko aukerarik. Honela irakurri behar dira: 6
> m/s-tik "segundoko sei metrotik", 4 m/s-ra "segundoko lau metrora", 100
> km/h-an "orduko ehun kilometroan"...
> Jakina, zenbateko galderari dagokionean, "-(e)ko" erantsi behar zaio: 6
> m/s-ko abiadura "segundoko sei metroko abiadura" da, eta abar".
> 
> Alegia, itxuraz "arte" horrek duen abantaila bakarra (aparte idaztea) ez
> dela gero halakoa, formula esaldi bihurtzeko orduan. Eta, nik uste, lehenago
> da esaldia haren formula-laburdura baino. Horregatik eman nuen nik hala,
> baina (berriro ere EIMAren bidetik) honela eman lezake hala nahiago duenak:
> 
> 6 m/s-tik "segundoko sei metrotik"
> 45¤/egun-eraino "eguneko 45 euroraino"
> 
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen
> izenean: Itzultzailea - Eibarko Udala
> Bidalia: asteartea, 2005.eko apirilak 12 18:07
> Nora: 'ItzuL'
> Gaia: RE: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día
> 
> "arte": "algunos abusan de él agregándolo a nombres locales: etxerarte en
> vez de etxeraiño"....
> 
> -----Mensaje original-----
> De: Julian Maia [mailto:tlpmalaj a bildua lg.ehu.es]
> Enviado el: martes, 12 de abril de 2005 16:52
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día
> 
> Hara! Sobera bat-batean erantzuteak zer ondorio dakarren!
> Nik esan nahi nuen nire proposamena ez zela ona, kasu horretan ez zuela
> ERE erabiltzeak balio, eta hobe zela  Juan Garziak proposatzen zuen
> bidea hartzea. Baina orain ez dut garbi ikusten zergatik ez den egokia
> ARTE posposizioa erabiltzea, itxura ona hartzen baitiot horri ere.
> Beno, erne egonen naiz zer ikasten dudan kontu honetan...
> Julian
> 
> jon-agirre a bildua ej-gv.es escribió:
> 
> >"Kasu horretan, uste dut dudarik gabe  -raino forma erabili beharko
> >litzatekeela."
> >
> >Eta... 45 euro arte?
> >45 ¤/eguna arte
> >45 ¤/egun arte
> >
> >-----Mensaje original-----
> >De: Julian Maia [mailto:tlpmalaj a bildua lg.ehu.es]
> >Enviado el: martes, 12 de abril de 2005 16:35
> >Para: Izaskun Salsidua; ItzuL
> >Asunto: Re: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día
> >
> >Kasu horretan, uste dut dudarik gabe  -raino forma erabili beharko
> >litzatekeela. Borratu lehenagoko batean kontu honetaz esan nuena.
> >Julian
> >
> >Izaskun Salsidua escribió:
> >
> >
> >
> >>Egunon,
> >>kasu honetan poliza batek estaltzen duen kantitatea da....hasta X eur/día
> >>Eskerrik asko
> >>Izaskun
> >>
> >>
> >>
> >>
> >>
> >>
> >
> >
> >
> >
> 
>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago