ER: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Api 13, 09:49:53, CEST 2005


Eta, horretaz gainera, nola irakurri behar litzateke hori?:

45 ¤/egun arte

Uste dut bete-betean aplikagarria dela hor EIMAk ortotipografiarizko
txostenean abiaduren adierazpenari buruz jaso duena. Honatx:

"Honela irakurri behar dira abiaduraren kontuak:
<Zenbat> galderari dagokionean (hots, absolutiboan), 6 m/s irakurtzeko,
bietara esan daiteke: “segundoko sei metro” nahiz “sei metro segundoko”.
Berdin-berdin jokatuko da km/h sinboloarekin: 100 km/h “orduko ehun
kilometro” nahiz “ehun kilometro orduko”.
Neurri-izen horiek deklinabide-atzizkia daramatenean, ordea, ez dago
irakurketaren ordena aldatzeko aukerarik. Honela irakurri behar dira: 6
m/s-tik “segundoko sei metrotik”, 4 m/s-ra “segundoko lau metrora”, 100
km/h-an “orduko ehun kilometroan”...
Jakina, zenbateko galderari dagokionean, “-(e)ko” erantsi behar zaio: 6
m/s-ko abiadura “segundoko sei metroko abiadura” da, eta abar".

Alegia, itxuraz "arte" horrek duen abantaila bakarra (aparte idaztea) ez
dela gero halakoa, formula esaldi bihurtzeko orduan. Eta, nik uste, lehenago
da esaldia haren formula-laburdura baino. Horregatik eman nuen nik hala,
baina (berriro ere EIMAren bidetik) honela eman lezake hala nahiago duenak:

 6 m/s-tik “segundoko sei metrotik”
45¤/egun-eraino "eguneko 45 euroraino"

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen
izenean: Itzultzailea - Eibarko Udala
Bidalia: asteartea, 2005.eko apirilak 12 18:07
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día


"arte": "algunos abusan de él agregándolo a nombres locales: etxerarte en
vez de etxeraiño"....

-----Mensaje original-----
De: Julian Maia [mailto:tlpmalaj a bildua lg.ehu.es]
Enviado el: martes, 12 de abril de 2005 16:52
Para: ItzuL
Asunto: Re: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día


Hara! Sobera bat-batean erantzuteak zer ondorio dakarren!
Nik esan nahi nuen nire proposamena ez zela ona, kasu horretan ez zuela
ERE erabiltzeak balio, eta hobe zela  Juan Garziak proposatzen zuen
bidea hartzea. Baina orain ez dut garbi ikusten zergatik ez den egokia
 ARTE posposizioa erabiltzea, itxura ona hartzen baitiot horri ere.
Beno, erne egonen naiz zer ikasten dudan kontu honetan...
Julian

jon-agirre a bildua ej-gv.es escribió:

>"Kasu horretan, uste dut dudarik gabe  -raino forma erabili beharko
>litzatekeela."
>
>Eta... 45 euro arte?
>45 ¤/eguna arte
>45 ¤/egun arte
>
>-----Mensaje original-----
>De: Julian Maia [mailto:tlpmalaj a bildua lg.ehu.es]
>Enviado el: martes, 12 de abril de 2005 16:35
>Para: Izaskun Salsidua; ItzuL
>Asunto: Re: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día
>
>Kasu horretan, uste dut dudarik gabe  -raino forma erabili beharko
>litzatekeela. Borratu lehenagoko batean kontu honetaz esan nuena.
>Julian
>
>Izaskun Salsidua escribió:
>
>
>
>>Egunon,
>>kasu honetan poliza batek estaltzen duen kantitatea da....hasta X eur/día
>>Eskerrik asko
>>Izaskun
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago