[itzul] Aukera Guztiak delinatzen

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 13, 12:41:59, CEST 2005



<"-----Mensaje original-----
De: Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile.ei a bildua eibar.net] 

Hortxe dago gakoa: latza, benetan latza dela pluralarena, baina "Ur
Zerbitzuak" hori "Ur Zerbitzuarena" egiten badugu zergatik sartu behar zaio
pluralgilea "Aukera Guztia"renari, edo, zureren bidezidorretik joanda,
"Aukera Guztietakoenari"? ">

"Ur Zerbitzuak" ez dugu egiten "Ur Zerbitzuarena". Gauza bat da "Ur
Zerbitzua", eta horrek ez dauka arazorik, eta beste bat da, nahiko traketsa
agian baina aurrekoarekin zerikusirik ez daukana, "Ur Zerbitzuak". "Aukera
Guztia" gauza bat da, edo ez da ezer oraingoz, eta "Aukera Guztiak" beste
bat. Guk ez diogu pluralgilea sartzen "Aukera Guztia"renari, izena plurala
da, "Aukera Guztiak" da; eta plurala pluralean jokatu behar genukeela uste
dut, trikimailua erabilita nahiz erabili barik.

Trikimailuak egiten duen aldaketa da, gutxi gorabehera, Aukera Guztiak
hautesle-zerrenda aipatu beharrean Aukera Guztiak hautesle-zerrendakoak
aipatzen dituela. Esanahi aldetik ez daude hain urrun erakundea eta
erakundeko kideen multzoa.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago