[itzul] Aukera Guztiak delinatzen
Itzultzailea - Eibarko Udala
itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Ost, Api 13, 11:59:02, CEST 2005
Hortxe dago gakoa: latza, benetan latza dela pluralarena, baina "Ur
Zerbitzuak" hori "Ur Zerbitzuarena" egiten badugu zergatik sartu behar zaio
pluralgilea "Aukera Guztia"renari, edo, zureren bidezidorretik joanda,
"Aukera Guztietakoenari"? Edozelan ere, zalantza handiak ditut kontu honetan
eta Euskaltzaindiak -Zubimendiren "Ortotipografia"k gauzak nahiko argi uzten
ditu, ez denak- berehala erabaki beharko luke.
Arazo larriagoak ematen ditu izen pluralak, eta singularrean jartzea ez da
irtenbidea ("Aukera Guztiaren mozioa" ez nuke esango), "Aukera Guztiak
hautesle-zerrendaren..." bai, baina sarritan egin behar izanez gero, astuna
izan liteke. Trikimailu edo tranpa bat izan liteke "-ak"="-etakoak" egitea
eta nominatiboan "Aukera Guztiak" edo "Euskal Herritarrok" edo "Ur
Zerbitzuak" erabiltzea, baina gainerakoetan "Aukera Guztietakoek" edo
"Euskal Herritarrokin" edo "Ur Zerbitzuetakoen" erabiltzea, hau da, "Aukera
Guztietakoen muzioa".
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago