[itzul] A sangre
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Api 14, 08:29:48, CEST 2005
Uste dut gazteleraz ingelesetik («bleed») hartu zela «sangrar» edo «a
sangre» esamoldea. Tipografían, esan nahi du irudiak gainditu egiten
duela zertxobait paper orriaren ertza, era horretan gillotinaz mozten
denean irudiak orria oso-osorik har dezan, ertzetan zurigunerik gabe.
Irudi bat ingelesezko azalpenekin:
http://www.expresscopy.com/images/layout_std_postcard_bleed.gif
Azalpen luzeagoak irudi argigarri batekin, ingelesez baita ere:
http://www.techcolor.com/help/bleeds.html
Gero, analogiaz, segurtasuneko koska edo tarte hori erabiltzen den
bakoitzean «sangría» deitu izan zaio gazteleraz, adibidez:
- kolorezko kutxa baten barruan testutik kutxaren ertzera utzi behar den
tarteari, edo
- orriaren ezkerreko nahiz eskuineko ertzetik testura utzi behar den
tarteari (Worden bezala).
Esate baterako, DRAEk definizio hauek ematen ditu:
sangrar
5. tr. Impr. Empezar un renglón más adentro que los otros de la plana,
como se hace con el primero de cada párrafo.
sangría
7. f. Impr. Acción y efecto de sangrar (empezar un renglón más adentro
que los otros)
Eta hor iruditzen zait gazteleraz errazegi nahasi direla «bleed» eta
«indent»: tipografia profesionalean ez dakit, baina informatikak erraztu
dituen testu trataeretan eta enparauetan bioi «sangrado» esaten zaie,
eta, ondorioz, euskaraz «koska(tu)» daukagu, besteak beste Euskaltermen:
[52/42] Windows ingurunea
Sailkapena: Informatika | Windows ingurunea
eu Handitu koska
es Aumentar sangría
fr Augmenter le retrait
en Increase Indent (MNU)
[52/43] Windows ingurunea
Sailkapena: Informatika | Windows ingurunea
eu Koskatu mezua erantzunetan
es Aplicar sangría al mensaje al responder
fr Mettre en retrait le message lors de la réponse
en Indent message on reply
[52/44] Windows ingurunea
Sailkapena: Informatika | Windows ingurunea
eu Koska
es Sangría
fr Retrait
en Indentation
[52/52] Bulegotikako hiztegia
Sailkapena: Informatika | Bulegotika | Testu-tratamendua
eu koska
es sangría
fr retrait
en indent
Erreferentzia horietan, ikusten duzue, «bleed» ez baizik «indent» da
ingelesez, eta «retrait» frantsesez (ez «saignée»), nahiz gazteleraz
beti «sangría» den.
Beraz, irudiei buruz ari baldin bada zure «a sangre» hori, nik ez nuke
«koska(tu)» erabiliko, baizik «ertza gaindituz», «ertz gainditze» edo
gisakoren bat.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago