[itzul] Kale-izenak

Imanol Zurutuza izurutuza a bildua vitoria-gasteiz.org
Or, Api 15, 10:14:13, CEST 2005


/Vitoria-Gasteiz hiriko kale izendegi hau erabil­tzera­koan kontuan izan 
beharrekoak
/

*6.- Errotulaziotik aparte, /kale /edo/ plaza /hitza aipatu gabe aritu 
behar denean nola joka?*

* *

            Errotulaziotik aparte, "kale" hitza eman gabe jardun nahi 
denean, toponimoak izen sintagma normal gisa deklinatu beharko lirateke: 
artikulua badute, artikuluarekin (/Aranbizkarrean, Aranetik, Bustaldera, 
Landaluzera, Mendizorrotzetik, Osinagatik, /etab.) eta ez badute, gabe, 
izen berezi gisa: /Zubibarrin, Eskalmendin, Eskalmenditik/, / /etab.

           

            Pertsona izena duten kaleetan ere, izen hori osorik hartuko 
da: /Pedro Asuan, Paula Montaletik, /e.a.

 

            Baina izen elkartu modura eratutako izenetan /(Posta kalea, 
Foru plaza, e.a.) / pluralera jo behar da (/Foruetan, Postetan, /e.a.), 
izenak hala eskatzen duenean. Beste batzuetan, ordea, ez dirudi erraza 
denik /kale, plaza /edo dena delako hitza ezabatzea: /Karta plazan  
/esan beharrean/  ?Kartetan  /esan beharra gogortxo gertatzen da, egia 
esan. Gauza bera, /Geltoki plazan /esan beharrean /?Geltokian /esatea. 
Hortaz, horrelakoetan hobe /kale, plaza / edo dena delako hitza aipatzea.

 

           * **Bestalde, eta hau inportantea da, sarritan helbideak 
jartzerakoan-eta, ez da "kale" hitza agertzen. Orduan, absolutiboan 
emango da kalea: /San Antonio, 41; Adriano VI.a, 3;  /e.a. Baina 
/Postak, 5; Foruak, 12, /e.a.*

 

            Izen elkartu gisa ematen direnetan (/Posta kalea, Foru 
kalea, Bizkai kalea, e.a/.) artikulu eta guzti eman litezke:/ Postak, 5; 
Foruak, 12; Bizkaia, 3/, e.a/. /Hala ere, gomendagarriago dirudi hauetan 
ere,/ kale, plaza, /edo dena delakoa ez ezabatzea.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago