[itzul] Onenak eta txarrenak

GOIKOETXEA, IRATXE goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Or, Api 15, 11:27:18, CEST 2005


Barikua izan arren, gramatika harrikada bat bota behar dizuet.

Aspaldion honelakoak esaten dira sarri:

"Munduko bigarren herrialde txikiena da".
"Gaurko erlojupekoan hirugarren denborarik onena egin du".


Euskaraz pentsatuta, egitura horrek ez dauka zentzu handirik. Tradizioan
gehiago erabili dira honelakoak:

"Ibai hau munduan dagozan andienetatik hirugarrena da." (Txinako barri)
"Aurtengo txapelketan, bigarrena naiz zaharrean".

Inon landuta daude holako egiturak? Laguntzerik bai?

Eskerrik asko,

Iratxe



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago