[itzul] Onenak eta txarrenak

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Al, Api 18, 20:21:07, CEST 2005


Zerbait irakurria nuelakoan nengoen, eta aurkitu dut:

---
segundo más importante (el): 
Calco del inglés, incorrecto en español. Dígase 'el segundo
en importancia'.  
 
http://www.efe.es/esurgente/lenguaes/
---

Ingelesetik sartu bada gaztelaniara (oker, diotenez), eta
gaztelaniatik euskarara (halamoduz)... Arrazoi duzulakoan nago, Iratxe.

Patxi


>Barikua izan arren, gramatika harrikada bat bota behar
 dizuet.
>
>Aspaldion honelakoak esaten dira sarri:
>
>"Munduko bigarren herrialde txikiena da".
>"Gaurko erlojupekoan hirugarren denborarik onena
 egin du".
>
>Euskaraz pentsatuta, egitura horrek ez dauka zentzu
 handirik. Tradizioan
>gehiago erabili dira honelakoak:
>
>"Ibai hau munduan dagozan andienetatik hirugarrena
 da." (Txinako barri)
>"Aurtengo txapelketan, bigarrena naiz
 zaharrean".
>
>Inon landuta daude holako egiturak? Laguntzerik bai?
>
>Eskerrik asko,
>
>Iratxe
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago