[itzul] Kale-izenak
Errea Cleix Inma
i.errea a bildua ayto-pamplona.es
Or, Api 15, 13:52:40, CEST 2005
Iruñean badaukagu Foruen plaza, eta guk ere beti plaza, kalea edo dena delakoa jartzen dugu, kasu horretan, Foruen plaza. Esaterako, helbide bat ematerakoan, gaztelaniaz 'Monasterio de Irache, 2' bada, guk 'Iratxeko monasterioaren kalea, 2' ematen dugu, 'Iratxeko monasterioa, 2' emanez gero, zalantzagarria izan baitaiteke (eta ez dakizue zenbat 'monasterio' dugun, Iruñeko kaleetan ;-); erreka, ibai eta halakoak ere, dezente...)
patxi eta imma
-----Mensaje original-----
De: Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile.ei a bildua eibar.net]
Enviado el: viernes, 15 de abril de 2005 10:05
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Kale-izenak
Nik beti "kalea", "plaza", "ibilbidea" edo dena delakoarekin; "Fermín
Calbetón kalea" (esan "Kalbetoia" esan arren); "Urkizu pasealekua 5"
(pasialekuaren 5ian esan arren)... Kasu horretan jakin beharko litzateke
zein den kalearen izen ofiziala: Fueros edo Foruen plaza
-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: viernes, 15 de abril de 2005 9:57
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Kale-izenak
Foruen plaza edo Foruen kalea gaztelaniaz Fueros esaten da. Helbidea
ematerakoan ere Fueros 1 esan liteke. Euskaraz beti ipini behar da plaza edo
kalea (Foruen kalea 1) ala ipin liteke kalea kenduta, eta zelan:
Foruak 1
Foruena 1
Foru 1
...
ala
Fueros 1
Zelan erabiltzen duzue, adibidez, Barakaldon, Getxon eta Gasteizen
(horrelako kale-plazak dauden lekuetan)?
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago