[itzul] Onenak eta txarrenak sailkatuz

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
As, Api 19, 11:45:51, CEST 2005


On 19 Apr 2005 at 10:46, Patxi Petrirena wrote:

> Baiezkoan nago. Eta beste bi aldaera ere baditugula iruditzen zait: 
> 
> "Munduko bigarren herrialdea da TXIKIAN"
> "Munduko herrialde TXIKIENETAN bigarrena da"
Eta partitiboa ere bai, nahiz eta ezin gutxiago erabiltzen 
den gaur egun:
"Munduko herrialde txikienetarik bigarrena"

Zuk ekarri adibidea, gaztelaniazkoa, argi ulertzen da: "el 
segundo en importancia", baina "el segundo más grande" 
esateko, ziuraski ez da inoiz erabiltzen "el segundo en 
grandeza".
Kalkoak bai, askotan, baina zenbaitetan ongi ekarri izan 
daitezke, nire ustez.

> Pixka bat aldatzen da kontua, esate baterako, honako honetan:
> 
> "Bigarren denbora onena egin du sailkapen-lasterketan".
Honetan nire zalantza bat ageri da, beste kontu bat bada 
ere:
Gaztelaniatik heldu zaigu, nire ustetan, "clasificar" esateko 
sailkatu aditza erabiltzea; nire zalantza honakoa da: 
beharbada "clasificar" horrek ez du plural esanahirik, eta 
elementu bakarra sar daiteke bere "clasean", eta hura 
"clasificatu"; Euskaraz, ordea, ez dakit egokia den, 
elementu bat bere sailean sartzeko, edo lehiaketa baten 
hurrengo fasera pasatzeko, sailka jartzea, sailkatzea. Ez 
ote da hedadura semantiko axolagabe samarra erabiltzen 
duguna? Iritzirik?

Mikel





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago