[itzul] Onenak eta txarrenak
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
As, Api 19, 10:46:11, CEST 2005
>Ados egonda ere, nora garamatza bide horrek?
>(Ez da polemika sortu nahi, argi apur bat bilatu nahi baita)
(Ez izan beldurrik polemikari ere...). Ados nago ni ere zurekin, neurri
batean: molde hori sartu samarra dugularik, ez da beti erraza beste
adierazpide bat bilatzen.
>Iratxeren lehen adibideari helduko bagenio ("Munduko >bigarren herrialde
txikiena da"), nola eratu behar genuke >euskaraz esaldia:
>"Munduko bigarren herrialdea da txikitasunean" ??
>"Munduko herri txikerretan bigarrena da" ??
Baiezkoan nago. Eta beste bi aldaera ere baditugula iruditzen zait:
"Munduko bigarren herrialdea da TXIKIAN"
"Munduko herrialde TXIKIENETAN bigarrena da"
Begira Iratxek atera ditugun bi adibideei: "Ibai hau munduan dagozan
andienetatik hirugarrena da." (Txinako barri). // "Aurtengo txapelketan,
bigarrena naiz zaharrean".
Bigarren esaldi hori, hain zuzen, buruan iltzatuta gelditu zitzaidan neuri
ere entzun nuenean (erraz samar asma daiteke norena den).
Pixka bat aldatzen da kontua, esate baterako, honako honetan:
"Bigarren denbora onena egin du sailkapen-lasterketan".
Baina besterik gabe "bigarren denbora egin du" esanda ez ote genuke
ulertuko?
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago