[itzul] Ortotipografia
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Api 20, 10:04:27, CEST 2005
Erabakigarria izango den ez den, itzultzaileok esan beharko dugu,
Euskaltzaindiak arautuaz harantzago inork ezin gaituelako, legez, halako
hizkuntz aukera bat edo beste erabiltzen. Hau da, nekez botako diote atzera
itzultzaile bati erakunde ofizial batean dena delako itzulpena EIMAren
iritziak (horixe baino ez direlako) kontuan ez izateagatik. (Bidenabar,
ezta IZOk berak ere, seguru asko). Autonomi Erkidegoko lege esparruan
inork ezin du behartu Euskaltzaindiak (Autonomia Estatutuak hala du jasota)
arautu ez duenik erabiltzera. Benetan, muntadun gaia lanbideari berari
dagokionez!
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago