[itzul] Spasivo ala spasiva?

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Api 22, 10:12:23, CEST 2005


Errusiako alfabeto zirilikotik latinora transkribatzean hainbat aldaera
izaten dira askotan forma bererako, jakina denez. Seguro asko arrazoi izango
duzu zure azalapenean, spasiva zabalduagoa egon arren (Errusiara bidaiatzen
dutenentzat prestatzen diren hiztegitxo horietan horrela azaltzen da, esku
artean ikusten dudanez, urrutira jo gabe, baina horrek du inolako balio
akademikorik, noski), spasivo zehatzagoa izango da agian nazioarteko
ahoskera fonetikoari begira. Ez dakit. Bitara azaltzen dela
(spasiva/spasivo) jakin badakit aldiz, errusieratik transkribatzen diren
hainbat eta hainbat termino/izen bezala (pertsona- eta leku-izenak,
esaterako); eta zabalduena dagoena bestea(k) baino okerragoa izatea gerta
liteke, noski, arrazoiak arrazoi. Errusieraz dakien eta errusieraren
transkripzioari buzu dakien norbaitek eman beharko lituzke horren
arrazoi/zergaitiak.
----- Original Message -----
From: "Mikel Morris" <mmorris a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, April 22, 2005 9:35 AM
Subject: [itzul] Spasivo ala spasiva?


> Spasivo ala Spasiva?   Letraz letra jarrita, "spasivo" da, ez
> "spasiva". Gainera, azkeneko "a" hori ez da "a" bat, bokal neutrala
> baizik, katalanezko "casa" (azken "a" hori) esaten den moduan.
>
> Mikel Morris
> On 05-api-22, at 09:03, txema wrote:
>
> > Egun on: "Spasiva" idazten da normalean alfabeto latinoan
> > ----- Original Message -----
> > From: "Xabier Mendiguren" <xmendiguren a bildua elkarlanean.com>
> > To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Friday, April 22, 2005 8:54 AM
> > Subject: [itzul] Eskerrik asko errusieraz
> >
> >
> >> Inork ba al daki nola esaten den? Alfabeto latinoan jarrita.
> >>
> >> X.
> >>
> >
> >
>
>
> ******************************************
>
> Mikel Morris
> Morris Academy, S.L.
> Santa Marina 3 behekoa
> Zarautz, Gipuzkoa
> E-20800
> tel.  + (34) 943-130-257
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago