[itzul] Spasivo ala spasiva?

Urtzi Ayesta U.Ayesta a bildua cwi.nl
Al, Api 25, 09:51:22, CEST 2005


Errusiar lankide batek azaldu didanez eurak "spasibo" idazten dute. 
Antza errusieraz hainbat kasutan "o" hizkia "a" bezala ahoskatzen den. 
Beste kasu bat Mosku hiriarena, "Moskva" bezala transkibatzen dute, 
nahiz eta ahoskera "Maskva" izan.

urtzi

txema wrote:
> Errusiako alfabeto zirilikotik latinora transkribatzean hainbat aldaera
> izaten dira askotan forma bererako, jakina denez. Seguro asko arrazoi izango
> duzu zure azalapenean, spasiva zabalduagoa egon arren (Errusiara bidaiatzen
> dutenentzat prestatzen diren hiztegitxo horietan horrela azaltzen da, esku
> artean ikusten dudanez, urrutira jo gabe, baina horrek du inolako balio
> akademikorik, noski), spasivo zehatzagoa izango da agian nazioarteko
> ahoskera fonetikoari begira. Ez dakit. Bitara azaltzen dela
> (spasiva/spasivo) jakin badakit aldiz, errusieratik transkribatzen diren
> hainbat eta hainbat termino/izen bezala (pertsona- eta leku-izenak,
> esaterako); eta zabalduena dagoena bestea(k) baino okerragoa izatea gerta
> liteke, noski, arrazoiak arrazoi. Errusieraz dakien eta errusieraren
> transkripzioari buzu dakien norbaitek eman beharko lituzke horren
> arrazoi/zergaitiak.
> ----- Original Message -----
> From: "Mikel Morris" <mmorris a bildua euskalnet.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, April 22, 2005 9:35 AM
> Subject: [itzul] Spasivo ala spasiva?
> 
> 
> 
>>Spasivo ala Spasiva?   Letraz letra jarrita, "spasivo" da, ez
>>"spasiva". Gainera, azkeneko "a" hori ez da "a" bat, bokal neutrala
>>baizik, katalanezko "casa" (azken "a" hori) esaten den moduan.
>>
>>Mikel Morris
>>On 05-api-22, at 09:03, txema wrote:
>>
>>
>>>Egun on: "Spasiva" idazten da normalean alfabeto latinoan
>>>----- Original Message -----
>>>From: "Xabier Mendiguren" <xmendiguren a bildua elkarlanean.com>
>>>To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>>>Sent: Friday, April 22, 2005 8:54 AM
>>>Subject: [itzul] Eskerrik asko errusieraz
>>>
>>>
>>>
>>>>Inork ba al daki nola esaten den? Alfabeto latinoan jarrita.
>>>>
>>>>X.
>>>>
>>>
>>>
>>
>>******************************************
>>
>>Mikel Morris
>>Morris Academy, S.L.
>>Santa Marina 3 behekoa
>>Zarautz, Gipuzkoa
>>E-20800
>>tel.  + (34) 943-130-257
>>
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago