[itzul] Beti eta berriro ere
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Api 26, 10:37:44, CEST 2005
Ez dut ondo ulertzen testua, eta azaldu dituzun hitzak ere ez, baina
zerbaitetan lagungarri bazaizu, ondo.
"Batzuetan ordu bat baino gehiago igarotzen da estalkia berriz zuloaren
gainean jartzen dudanerako eta... uretan PLOST (1) entzuten dudanerako.
HALATAN (2), ZARATAK (3) arratoia benetan existitzen dela frogatzen du."
(1) <<Plost>> edo <<dzanga>> jarriko nuke. Ematen du zerbait uretara
jausteko zarata dela narratzaileak entzuten duena, ezta? Ez dela uretan
dagoen zerbaitek besoak eta hankak mugitzean egiten duen zarata. "Jausi"
ipini duzunez, nik horrela interpretatu dut.
(2) Esan dut ez ditudala ondo ulertzen azaldu dituzuen hitzak, baina ematen
du <<steeds weer>> konbinazioa lokailu moduko bat dela, denborazko eta
ondoriozko kutsua duena (bai???). Niri <<halatan>> otu zait. Hoberen bat
egongo da, beharbada.
(3) Beharbada, jatorrizkoan "plost" "izena" errepikatuta egon arren,
euskarazko bertsio honetan onomatopeia bat azaltzen denez, bigarren aldiz
azaltzen denean <<zarata>> ipin daiteke.
Asier
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago