[itzul] Kixote, Kijote, ala Quixote?

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Ost, Api 27, 11:46:37, CEST 2005


Benetan, ez dakit nola esan edo idatzi behar den.  On Kixote, Don 
Kijote, Don Quixote


Aurreneko itzulpenean, Kixote, gero, egokitutakoan, Kijote. Nire uste 
apalean, Don Quixote hobesten dut, jatorrizko izena delako, Cervantes 
handiak horrela idatzi zuelako (gero "Quixote" aldatu zuten, 
espainieraren ortografia esaten denarekin bat egiteko, hots, Quijote. 
Gauza bera egin zuten "México" izenarekin, baina bertakoek ez dute 
onartu, beraz "México" Latin Amerikan eta "Méjico" Espainian). Hala 
ere, Quixote jatorrizkoa da eta, munduan zehar, Quixote zabalduagoa da, 
Quijote baino (Mexico bezala, ez dute inork "Mejico" idazten, 
espainiarrek izan ezik). Kixote edo Kijote, nire ustez, txokokeriaren 
isla dela deritzot. Nik dakidanez, munduan zehar, ez du inork "Kixote" 
edo "Kijote" idazten, beraz, zertarako bazterrean egon? Barkatu nire 
ausardia edo ausarkeria. Zer uste duzue?

Mikel

On 05-api-27, at 11:32, Itzulpenak Itzulpen Zerbitzua wrote:

> Kaixo guztioi:
> Ba al dakizue nola itzuli duten "el caballero de la triste figura"?
>
> 		
> ---------------------------------
>
>


******************************************

Mikel Morris
Morris Academy, S.L.
Santa Marina 3 behekoa
Zarautz, Gipuzkoa
E-20800
tel.  + (34) 943-130-257




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago