[itzul] Kixote, Kijote, ala Quixote?
    Gotzon Egia 
    gegia a bildua gipuzkoa.net
       
    Ost, Api 27, 13:15:00, CEST 2005
    
    
  
 > On Kixote, Don Kijote, Don Quixote
Bat nator, ia guztiz, Mikel Morrisekin: euskaraz «Quixote» erabili behar 
genuke, jatorrizkoan bezala. Alabaina, Quixoteren euskal itzulpen oso 
eta bakarra Berrondorena izanik, eta har «Don Kijote Mantxa'ko» izendatu 
zuenez, ez dakit zilegi ote dugun autoritateari ihes egitea...
Neroni ere, aitor dut, zalantza horretan ibiltzen naiz askotan: 
Berrondoren itzulpena aipatzerakoan «Don Kijote», eta pertsonaia 
literarioaz ari naizenean, «Quixote». Ez dakit, ez daukat argi.
-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago