[itzul] Kaleetan jartzen diren errejistroetako tapak

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 27, 12:16:34, CEST 2005


"saneamiento" "Acció de recollir, transportar, depurar i/o evacuar aigües
pluvials o residuals o els residus sòlids" bada, "tapa horietan" adierazi
behar dena ez da ekintza (acció) bat; "tapa horietan" ez da biltzen
(recollir), zulogabeak izaki; ez da arazten (depurar), are gutxiago hondakin
gotorrik (residus sòlids). Bada, "tapa horietan" adierazi behar dena ez da
Udalaren eskumen edo eginkizun nagusietako bat, eginkizun horretarako dauden
bide eta hodietara iristeko sarrera baizik. Hondakin-urak (edonondik
datozela ere, arazteko nahiz aldentzeko, edozertarako) datozen lekutik,
eraman behar diren lekura garraiatzeko bidea aipatu beharko litzateke
konkretu-konkretu "tapa horietan". Azken batean, lurrean egoten diren
hainbeste taparen artean bereizteko zerbait jarri behar zaie (ura,
argia...). Nik uste, zehatzena, egokiena eta laburrena, hitzen jatortasunean
eta debekuetan sartu barik, taparen azpian zer dagoen esatea da: estolda.

Jon Agirre




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago