[itzul] Biko / biaren taula
    Patxi Petrirena 
    altxupere a bildua euskalerria.org
       
    Ost, Api 27, 15:54:20, CEST 2005
    
    
  
Arratsalde on:
Izenburuko gaia dela eta (biko/biaren taula), eztabaida bero samarra izan
zen erabili.com-en 2003ko maiatz aldean. Hemen ikus dezakezue:
http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1053331742
Gaia berriz hemen ateratzea pentsatu dut, bi forma horietatik bat hobetsi
behar duen talde-lan batean aritzea egokitu zaidalako. 
Nik 'biaren taula' esango nuke, baina ez betidanik hala esaten entzun
dudalako: ez dut erabileraren arrastorik izan orain arte. Erabiliena 'biko
taula' omen da, eta, duela bi urteko eztabaida horretan ikusiko duzuenez,
batek benetako erabilera, senezkoa, aldezten du teoriakerien gainetik. 
Hauxe nahi nuke jakin, asko eskatzea ez bada: zuei senak eta ezagupenak zer
agintzen dizuen. 
Esker mila.
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago