[itzul] Kixote, Kijote, ala Quixote?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 27, 16:11:30, CEST 2005
Arazoa ez da nola ahoskatu behar den, nola idatzi behar den baizik
eta
"Quixote" formarik onena dela uste dut.
Mikel
Konforme, baina "-x-" ez nuke ahoskatuko |h|, eta |ks| ere ez, jakina.
Euskarazko ixa ahoskera arruntean baino. Elexalde izenak ere eman du
Elejalde (ez Eleksalde, nahiz batzuek hala ahoskatu).
Euskaldun arruntari (uler bedi, average) ezin zaio eskatu izen bakoitza
jatorrizko hizkuntzan ondo ahoskatzeko, euskaraz ondo egin nahi badu. Betiko
adibideak jartzearren: mundu guztiak ahoskatzen du (saiatzen da) Shakespeare
|∫ekspiƏr| edo, baina inork ere ez Descartes, |deskartes| baizik.
Bakoitzaren kultura mailaren arabera, edo erakutsi nahi duen mailaren
arabera, ahoskatuko du batera, bestera edo ahal duenera.
Nire abizena, Agirre idazten da, eta erdaldunek ahal, jakin edo nahi duten
moduan ahoskatzen dute, guk beraien abizenak bezala: Ahirre (es), ajiR (fr),
ajaiƏr (en)… eta agirre (eu), nik entzun ditudanak. Azkuek bere hiztegiaren
sarreran dakar (buruz nabil) bere abizena Azkue idatzi behar litzatekeela
eta bakoitzak ahal duen moduan esan, idazkera hizkuntza bakoitzera egokitu
beharrean: Azcue, Ascoué, Ascooeh…
Eguraldi ederra dago, gero, hemen egoteko...
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago