[itzul] Kixote, Kijote eta txokozalekeria

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Ost, Api 27, 17:10:50, CEST 2005


On 05-api-27, at 16:11, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:

>
>
> 	Arazoa ez da nola ahoskatu behar den, nola idatzi behar den baizik
> eta
> 	"Quixote" formarik onena dela uste dut.
> 	Mikel
>
> Konforme, baina "-x-" ez nuke ahoskatuko |h|, eta |ks| ere ez, jakina.
> Euskarazko ixa ahoskera arruntean baino. Elexalde izenak ere eman du
> Elejalde (ez Eleksalde, nahiz batzuek hala ahoskatu).

** Baita Múgica/Muxika ere., baina izen horiek ez dira "Quixote" bezain 
unibertsalak.
>
> Euskaldun arruntari (uler bedi, average) ezin zaio eskatu izen bakoitza
> jatorrizko hizkuntzan ondo ahoskatzeko, euskaraz ondo egin nahi badu. 
> Betiko
> adibideak jartzearren: mundu guztiak ahoskatzen du (saiatzen da) 
> Shakespeare
> |∫ekspiƏr| edo, baina inork ere ez Descartes, |deskartes| baizik.
** Gutxieneko kontua da hori. Quixote izen proprioa da. Bush idazten 
da, baina ez da "buuz" esaten euskaraz.


> Bakoitzaren kultura mailaren arabera, edo erakutsi nahi duen mailaren
> arabera, ahoskatuko du batera, bestera edo ahal duenera.
>

** Quixoten nahikoa ezaguna da, ez da "Wotila" edo "ˇsznajdr" bezaina 
arrotza. Gainera, Iparraldean nola esaten dute? Azaldu beharko diezu 
zergatik  "Quijote" edo "Kijote" egin  behar den. Frantsesez, nik 
dakidanez, munduko gehienek bezala, "Quixote" idazten dute. "Quixote", 
azken batean, Espainia baino handiagoa da. Zergatik idatzi behar da 
txokozaleek nahi duten bezala? "Quixote" unibertsala da. "Quijote", 
"Kijote", "Kixote" munduko txoko txiki batekoak dira. Euskal Herria ez 
da soilik Espainiako zati bat, Iparraldea ere badago, zorionez. Kultura 
aldetik behintzat.

Mikel


******************************************

Mikel Morris
Morris Academy, S.L.
Santa Marina 3 behekoa
Zarautz, Gipuzkoa
E-20800
tel.  + (34) 943-130-257



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago