[itzul] Biko / biaren taula
Terminologia BITEZ LOGOS
terminologia a bildua bitez.com
Ost, Api 27, 16:18:27, CEST 2005
Ez sakon ez arin aztertu gabe (erabili.com-en izandakoa irakurri gabe, gainera), pragmatismoaren bidetik jotzeko joerak jota botako dugu: _biaren taula_
Arrazoi sendorik ezean, eta gutxienezko aitzakiaren bat bederen galda dakigukeela ere onartuta, testuinguru hipotetiko bat asmatzea irtengunerik arinena.
Demagun gerta daitekeela ariketa-enuntziatu hau:
"...adierazi zutabe biko taula batean bi(aren)ko taula bi hauen ebazpena..."
Hipotetikoegia, beharbada?
At 15:54 27/04/2005, you wrote:
>Arratsalde on:
>
>Izenburuko gaia dela eta (biko/biaren taula), eztabaida bero samarra izan
>zen erabili.com-en 2003ko maiatz aldean. Hemen ikus dezakezue:
>
>http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1053331742
>
>Gaia berriz hemen ateratzea pentsatu dut, bi forma horietatik bat hobetsi
>behar duen talde-lan batean aritzea egokitu zaidalako.
>
>Nik 'biaren taula' esango nuke, baina ez betidanik hala esaten entzun
>dudalako: ez dut erabileraren arrastorik izan orain arte. Erabiliena 'biko
>taula' omen da, eta, duela bi urteko eztabaida horretan ikusiko duzuenez,
>batek benetako erabilera, senezkoa, aldezten du teoriakerien gainetik.
>
>Hauxe nahi nuke jakin, asko eskatzea ez bada: zuei senak eta ezagupenak zer
>agintzen dizuen.
>
>Esker mila.
>
>Patxi
>_________________________________________________________
>Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
>___________________________________________________________________________________________
>Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago