[itzul] Biko / biaren taula

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 27, 16:22:44, CEST 2005


Ikastolan biko taula irakatsi ziguten, 1970 inguruan. Eta honela, gainera:

biko bat bi
biko bi lau
hiru biko sei
lau biko zortzi
bost biko hamar
sei biko hamabi
zazpi biko hamalau
zortzi biko hamasei
bederatzi biko hamazortzi
eta
hamar biko hogei.

Egin ere, arrotza egiten zait "biaren taula" (teorikoegia) eta "la tabla del
dos"en kalko hurbilegia. Baina... ohiturak ohitura.

Jon

-----Mensaje original-----
De: Patxi Petrirena [mailto:altxupere a bildua euskalerria.org] 
Enviado el: miércoles, 27 de abril de 2005 15:54
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Biko / biaren taula

Arratsalde on:

Izenburuko gaia dela eta (biko/biaren taula), eztabaida bero samarra izan
zen erabili.com-en 2003ko maiatz aldean. Hemen ikus dezakezue:

http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1053331742

Gaia berriz hemen ateratzea pentsatu dut, bi forma horietatik bat hobetsi
behar duen talde-lan batean aritzea egokitu zaidalako. 

Nik 'biaren taula' esango nuke, baina ez betidanik hala esaten entzun
dudalako: ez dut erabileraren arrastorik izan orain arte. Erabiliena 'biko
taula' omen da, eta, duela bi urteko eztabaida horretan ikusiko duzuenez,
batek benetako erabilera, senezkoa, aldezten du teoriakerien gainetik. 

Hauxe nahi nuke jakin, asko eskatzea ez bada: zuei senak eta ezagupenak zer
agintzen dizuen. 

Esker mila.

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago