Re: [itzul] enología
    Xabier Mendiguren 
    xmendiguren a bildua elkarlanean.com
       
    Ost, Api 27, 16:23:37, CEST 2005
    
    
  
Seguru asko berba biak beharko ditugu. Ardoa egitea ardogintza da, 
baina ezagupen zientifikorako ez dator txarto beste hitz bat edukitzea. 
Bestela, hurrena "enologo" emateko "ardogintzan aditu" edo horrelako 
multzo antiekonomikoak asmatzen ibili beharko duzu.
xme
El 27/04/2005, a las 16:23, z-nikolas a bildua ej-gv.es escribió:
> Arratsaldeon denori:
>
> 	"enología" euskaratu behar dut, eta Elhuyarrekoek mailegua
> hartzearen aldeko proposamena egiten digute. Euskaltermen ere bide 
> beretik
> jotzen dute. Baina zergatik ez 'ardogintza' erabili hori esateko?
>
> 	Real Academia Española de la Lenguan begiratu dut eta zera dator:
>
> 	"enología.  (Del gr. οἶνος, vino, y -logía).
>  1. f. Conjunto de conocimientos relativos a la elaboración de los 
> vinos."
>
>
> 	Zuen iritzien zain, ez adiorik.
> 	Zelai Nikolas.
>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago