Re: [itzul] enología
Kulturgintza
kulturgintza a bildua aeknet.net
Ost, Api 27, 16:34:02, CEST 2005
Enologo eta ardogile bat gauza bera ez direlako, behintzat Araban, enologoa
teknikoa da, normalean goi mailako ikasketak dituena; ardogilea, berriz,
ardoa egiteko prozesu guztiaz arduratzen dena (mahats-bilketa, ardoa egitea,
botilartatzea eta merkaturatzea).
.
----- Original Message -----
From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, April 27, 2005 4:23 PM
Subject: [itzul] enología
Arratsaldeon denori:
"enología" euskaratu behar dut, eta Elhuyarrekoek mailegua
hartzearen aldeko proposamena egiten digute. Euskaltermen ere bide beretik
jotzen dute. Baina zergatik ez 'ardogintza' erabili hori esateko?
Real Academia Española de la Lenguan begiratu dut eta zera dator:
"enología. (Del gr. οἶνος, vino, y -logía).
1. f. Conjunto de conocimientos relativos a la elaboración de los vinos."
Zuen iritzien zain, ez adiorik.
Zelai Nikolas.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago